ARTEA

Carlos Sanz artistaren lana itzaletik kanpo

Urrian abiatu zen artista horren gaineko erakusketa Donostiako Kubo aretoan. Azken egunetara iristen ari da orain, hortaz, datorren asteko urtarrilaren 22ra arte ikusi ahalko duzue. Carlos Sanzen lana ondo ezagutzen eta estimatzen da artearen munduan; hala ere, publiko orokorrarentzat itzalean geratu da azken 25 urteotan. Beraz, aukera bikaina da hau artista itzel bat ezagutzeko.

Artistaren familiak emandako materiala eta beste funts instituzional zein pribatu batzuetan gordetakoa aztertu eta gero, Mikel Lertxundi komisarioak 130 pieza hautatu ditu, 1963tik 1986ra bitarte egindakoak. Hala, ibilbide kronologiko bat osatu du Carlos Sanzen garapen labur baina emankorraren harira. Obrekin batera, dokumentu argitaragabeak ikusgai daude.

Erakusketan hiru espazio daude, eta obrak ordena kronologikoan antolatu dira: Kanpoaldetik barrualdera (gai hauek landu zituen: menderakuntza politiko, erlijioso, sozial eta arrazazkoa, erregimen frankistaren eta Elizaren elkarbizitza, herri xehearen etsipena eta sexu-errepresioa); Barrualdea (artistaren margorik ezagunenak daude: obra askotan, elementu bertikalek eta horizontalek antolatzen dute espazio abstraktu bat, non elementu organiko bat agertzen baita, homunkulo bat); eta Collagea, poesia eta espiritu kolektiboa (collageak eta bestelako arlo kultural zein artistikoetan egindako ahaleginak erakusten dira).

Erakustearen gaineko bestelako datuak eta Carlos Sanzen bizitzaren zertzeladak ohar honetan ikusi ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button