IKUS-ENTZUN

“Euskara Jendea” dokumentalak, Gasteizen

Urtarriletik ekainera bitartean, Gasteizeko Oihaneder Euskararen Etxean, Euskara Jendea: gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza dokumental sorta ematen ari dira. Aurreko hilabeteetan hori saiotan, hiru titulu eman dituzte: Historiaren Atarian, Erromako Inperioa eta Aniztasunaren Bidean. Gaur berton, apirilak 26 Mugetan Gaindi izenekoa emango dute.

Euskara Jendea egitasmoak Xamarrek 2006an Pamiela etxean argitaratutako izenburu bereko liburua du abiapuntu. Ibaizabal-Mendebalde eta Zenbat Gara kultura elkarteek ekoitzitako dokumental-sorta da, non euskararen eta bere herriaren historia kontatzen den ia ordu beteko emanaldietan. Sei atalek osatzen dute dibulgaziozko lan eder hori, eta gainera, hainbat hizkuntzatan daude azpititulaturik.

Hileko azken asteartean saio bat egiten ari dira, 19.00etan, Betolaza aretoan. Saiootara gonbidatu ezberdinak etortzen dira eta forum formatua egiten da. Azken bi saioak, maiatzaren 31n, Gerren Arteko Pizkundean, eta ekainak 21ean, Mundua Osatzen izango dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button