BESTELAKOAK

“PechaKucha Night” nazioarteko ekitaldia, Bilbon

Datorren ostegunean, ekainak 11, PechaKucha Night saio berri bat ospatuko da Bilbon. 10 proiektu aurkeztuko dira oso era berezian: 20 irudi, eta 20 segundo irudi bakoitzeko.

PechaKucha nazioarteko ekitaldia da, Tokion 2003an, Klein Dytham Architecture estudioak sortu zuena. Bere helburua diseinatzaile eta arkitekto gazteak laguntzea zen, hots, euren lana publikoari erakutsi nahi duten baina komunikabide masiboei heldu ezin diren gazteentzako aukera bikaina eskaintzea da helburua.
Denboraren poderioz, oso ospakizun jendetsu bihurtu da PechaKucha eta 200 hiri baino gehiagotan ospatzen da, eta oso plataforma bikaina da kreatibo guztiek euren lanak publikoari erakusteko eta eurekin partekatzeko; euren ideiak eta hausnarketak partekatzeko, hain zuzen.

Ekimenaren formatua oso ideia sinple batean oinarritzen da: 20 irudi x 20 segundo. Parte-hartzaileek 20 irudi proposatzen dute, bakoitza 20 segundotan proiektatzeko. Denetarik egongo da: arkitektura estudioak, co-creación delakoa, kaleko artea, mindfulness, lorategi ekologikoak, etab. Proiektu berriak eta pertsona ekintzaileak ezagutzeko aukera bikaina eta lasaia.

Webgune globala: www.pecha-kucha.org duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button