BESTELAKOAK

Larrabetzuko “Domekak Hori Baien”

Joxan Artzeren poemak oinarri dituen Nola belztu behar zuria kontzertu-errezitaldia eskainiko dute Bide Ertzean taldeak eta Metrokoadroka kolektiboak, Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean, Domekak Hori Baien musika zikloaren otsaileko alearen baitan, igandean, 18:30etik aurrera.

Joxean Artzeren Heriotzaren ataria dugu bizitza eta Bizitzaren atea dukegu heriotza liburuetan oinarritzen da Nola belztu behar zuria izeneko errezitaldia. Bide Ertzean taldeak eta Metrokoadroka kolektiboko Oier Guillan eta Asier Sarasola deklamatzaileek egituratzen dute ikuskizuna. Guztira zazpi poema kanta bihurtu eta beste hogei inguru errezitatuko dituzte kide horiek guztiek. Duela gutxi, Elkar argitaletxeak DVD formatuan plazaratu du ikuskizuna.

Euren hitzetan, “liburuek jorratzen dituzten gaietan erreparatu dugu: maitasuna, bizitza-heriotza, ama-aita, itsu-mutu-gorkeria, olerkaria zuria belzteko tenorean… Artzeren idazkerak dituen ardatzak hartu ditugu aintzat horretarako: musikaltasuna, erritmoa, irudi kateatuak, hitz jokoak, sakontasun lirikoa. Nola belztu behar zuria, funtsean, Joxan Artzeren poesiaren mundu zabala ahots eta doinuz jantzi nahi duen emanaldia da”.

Domekak Hori Baien musika zikloaren hurrengo ekitaldiak hauexek izango dira: Martxoaren 13an, Lou Topet; apirilaren 17an, Jabier Muguruza; maiatzaren 15ean, Mikel Urdangarin; eta, azkenik, ekainaren 19an, D’Capricho.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button