IKUS-ENTZUN

Orson Welles zinegileari buruzko atzera begirakoa, Alondegian

Bilboko Alondegiko Zinematekak Orson Welles (AEB, 1915-1985) zine zuzendari klasikoaren inguruko atzera begirakoa abiatuko du gaur, hilak 29, zinegilearen jaiotzaren ehungarren urteurrenaren harira. Programazioak ekainaren 4ra arte iraungo du.

Hala, gaur bertan, hiru film pantailaratuko dira, 18:00etatik aurrera: 1938an filmatu zuen lehendabiziko filma, Too much Johnson, oraintsu deskubritu dena; Citizen Kane maisulana, 1941ean filmatua; eta, azkenik, François Reichenbach eta Frédéric Rossif zuzendariek 1969an filmatutako dokumentala, Portrait of Orson Welles.

Zikloaren baitan aurkeztuko diren beste film batzuk hauexek dira: Touch of Evil, Macbeth, The Lady from Shanghai eta The Stranger. Batzuetan aktore gisa agertuko da Welles, beste batzuetan, berriz, zuzendari.

Zikloari buruzko informazio guztia: alhondigabilbao.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button