LITERATURA

Agosti Xaho idazlearen figuraz

Euskal Idazleen Elkarteak antolatutako Agosti Xahori buruzko jardunaldiak gauzatuko dira datorren astean, urriaren 4 eta 5ean Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko areto nagusian.

Urriaren 4an, Agosti Xahoren bizitza jorratuko du Fermin Arkotxa adituak eta horren ostean Patri Urkizu idazlea atharraztarraren obraz mintzatuko da.

Hurrengo egunean, urriaren 5ean, mahai-ingurua egingo da Agosti Xaho XXI. mendean izenburupean. Mahaiaren bueltan, Jean Louis Davant, Fermin Arkotxa, Fermin Sanchez Agurruza bilduko dira. Kepa Altonaga moderatzaile lanak egingo ditu.

Geroago, Xahorekin jolasean, bere obran oinarritutako hiru kamishibai ikusteko para egongo da. Aitor Txarterina, Josu Jimenez, Adur eta Asismo Urmenetak sorturiko lana izango da hau.

Ekitaldi guztiak, esan bezala, urriaren 4 eta 5ean egingo dira, 19:00etan, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko areto nagusian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button