BERTSOTAN

Nafarroako Bertsolari Txapelketa finalaurreko aldian dago

Azken-laurdenetako fasea amaitu da eta finalerako bidea zabalik dago. Hemendik aurrera finalaurreko aldian sartu dira Nafarroan.
Lehen finalaurrekoa Beran da, martxoaren 12an, herriko Kultur Etxean. Sei bertsolari arituko dira taula gainean: Oskar Estanga gaintzarra, Eneko Lazkoz etxarriarra, Oier Lakuntza iruindarra, Jon Barberena elizondoarra, Saioa Alkaiza antsoaindarra eta Jon Elizetxe gartzaindarra.

Kantatuko duten bertsolarien artean Oskar Estanga Txapelketa hasi aurretik sailkatuta zegoen finalaurrekoetarako, iaz bosgarren egin baitzuen. Iazko Txapelketako finalean ere kantatu zuen Eneko Lazkozek, seigarren egin zuen eta Irurtzungo azken-laurdena irabazita sailkatu da. Bestetik, Jon Barberena bitan izan da Nafarroako txapeldunordea, 2007an eta 2008an. Horiekin batera, Lakuntza, Alkaiza eta Elizetxe lehen aldiz finalerako sailkatzen saiatuko dira.

Berako finalaurrekoa irabazten duen bertsolaria zuzenean sailkatuko da Iruñeko finalerako. Gainerakoek zain egon beharko dute finalaurreko guztietako puntuazioak ezagutu arte, bost postu puntuz erabakiko baitira.

Nafarroako Bertsolari Txapelketak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button