ESZENA

Batmanen amama

Bariku honetan, abenduaren 14an, Berriatuako Mendibarren pilotalekuan Banarte antzerki taldeak, Abuelita de Batman, lana aurkeztuko du, 22:00etan.

Abuelita de Batman gure gizartean ezarri diren balioekin oso kritikoa agertzen den komedia bat da. Estereotipo edota eguneroko egoerak erabiltzen ditu denok islatuta ikusteko.

Giza kritika hau oinarritzen da mexikar esaera zahar batean: Abuelita de Batman, noski! edo jakina! esan nahi duena.

Bost zatitan banatzen da obra hau, eta zati bakoitzean barre egiteko egoerak aurkituko ditugu baina gure gizartean ezarri diren balore falta hausnartzeko aukera ere izango dugu: Lasaitasuna eta pazientzia, Sidaharta, Orduan izango gara zoriontsuak, Diozunagatik ere maite nauzu eta Sasoi modernoak izenekoak dira bost atalak.

Eva Guerrero bilbotarrak zuzendu du obra hau eta bertan, Banarte taldeko Bego Garcia, Rafa Herce, Luisa Miguel, Eduardo Pombar, Dolma Romera, Jon Urbano eta Vanesa Rodriguezek hartzen dute parte.

Banarte taldea 2007an sorturikoa da, eta hainbat lan eginez ibili dira oholtza askotan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button