IKUS-ENTZUN

“Bellflower” filma gailendu da FANT zinema fantastikoan

Evan Glodell zinegile estatubatuarrak zuzenduriko Bellflower film luzea gailendu da FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren 18. edizioan. Gaur egingo dute amaiera ekitaldia 19:45ean Golem zine aretoetan. Bertan, Bellflower ez ezik, hiru film labur sarituak ere ikusi ahalko dira.

FANT Laburrean film laburren atalean ondokoak izan dira saridunak: Jeroen Annokkeé zuzendariaren Suiker lanak Film Labur Onenaren Epaimahairen saria jasoko du; Haritz Zubillaga She´s lost control filmak, berriz, Euskal Film Labur Onenaren Epaimahaiaren saria, eta, Ander Fernandezen El nido laburrak Ikus-entzuleen saria hartuko du. Genero fantastiko jorratzen duten zuzendari gazteak saritzen dituen Fantrobia Saria, halaber, Kike Maíllok jaso du.

Sekzio ofizialean irabazle suertatu den Bellflower film luzeari dagokionez, genero fantastikoko lana da, baina, ez da ohiko filma, Mad Max-en eta John Hughes zuzendari eta ekoizlearen filmen arteko uztarketa bitxia. Desertua, su-jaurtigailuak, garrak eta autoak, eta atmosfera apokaliptikoa dira filmaren elementu batzuk. Sundace zine independentearen jaialdi ospetsuaren 2011. urteko sekzio ofizialean lehiatu zen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button