BESTELAKOAK

Eliza-musikaren eta musika barrokoaren “Ziortzako kontzertuak” zikloa

Bizkaiko Foru Aldundiak, Gondra Barandiaran fundazioak, BBK Fundazioak eta Ziortzako Udalak  antolatu dute antzinako musikaren, eliza-musikaren eta musika barrokoaren Ziortzako kontzertuak programa. Zikloaren XXVIII. edizioa, ekainaren 4, 5, 11 eta 12an egingo da Ziortza kolegiatan.

Programa honen helburua herritarrei kalitatezko musika eskaintza on bat egitea da, Errenazimenduan hasi, Barrokotik igaro eta Klasizismora bitarteko lanaz eskainiz. Aurtengoa hogeita zortzigarren edizioa da eta lau emanaldi egongo dira non nazioarteko interpreteak eta instrumentista ospetsuak eta euskal artista eta taldeak ikusteko aukera egongo den.
Hala, lehen egunean, ekainak 4, Maria Espada sopranoak Passamezzo Antico taldearen laguntzarekin kontzertua eskainiko du. H. Purcell, Corelli, eta Haendelen lanak entzun ahalko dira.

Igandean, ekainak 5, tronpeta eta organo kontzertua programatu da, Laurent Dupéré eta Thomas Ospital musikarien interpretazioarekin. Tratini, Bruna, Bach edo Telemann musikarien piezak eskainiko dituzte.
Datorren asteko asteburuan hitzordu musikal interesgarriak ere programatu dira. Hala, ekainaren 11an, H. Pucellen Music for a While obra interpretatuko du Carlos Mena kontra-tenoreak Capilla Santa Maria taldearekin batera.
Azken egunean, Haendelen Mesias obra famatua eramango dute Ziortzara, BOS eta Bilboko Koral Elkartearekin, eta Joan Maletxebarriaren zuzendaritzapean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button