MUSIKA

Gari & Maldanbera, lehen zuzeneko diskoa grabatzeko prest

Gari kantaria Arriaga Antzokira itzuliko da gaur, hilak 7,  bere zuzenekoaren magia disko berri batean erregistratzeko gogoz. Arriaga Antzokiko emanaldia, 19:30ean hasiko da.

27 urtez bakarkako ibilbidea egin ondoren, Garik disko batean bildu nahi ditu bere soinurik esanguratsuenak eta bere bakarkako ibilbidearen lehen zuzeneko diskoa grabatuko du.
Garik, entzuleengandik gertu egonik, sortzen duen magia hori disko batera eramatea erabaki du, eta horretarako lagunez inguratuko da: Maldanbera taldea, non Alex Alonso (bateria eta programazioak), Oier Aldekoa (baxua eta teklatuak) eta Miguel Moyano (gitarrak eta teklatua9 aritzen diren.

Horrela, iraganera begiratu eta bere bakarkako ibilbide oparoan izandako hainbat momentu gazi-gozoz erreparatzeko aukera izango du. Esperantzara Kondenatua, Amets, Zaharra Zara Bilbo, Astiro eta Amorruz edota Amapola kantu ezagunak eta herritar askoren soinu bandako parte bilakatu diren soinuak berriz jotzeko aukera izango du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button