MUSIKA

"KlasikAT", musika klasikoaz haratago

Euskadiko Orkestraren KlasikAT ziklo berria abian jarriko duena Michel Camilo musikari entzutetsua izango da. KlasikAT ekimenak musika klasikoaz haratago doazen errepertorioak lantzea du helburu, horretarako Orkestrak artista ezagunei gonbitea luzatzen die.

Ruben Gimeno maisuak zuzenduko duen Orkestrarekin batera, Michel Camilok lau kontzertu eskainiko ditu: irailaren 7an Bilbon, Arteria Campos Eliseos Antzokian; 8an Iruñean, Baluarte Auditorioan; 9an Donostian, Kursaal Auditorioan; eta 10ean Gasteizen, Principal Antzokian.

Santo Domingon (Dominikar Errepublika) jaioa den Michel Camiloren teknika liluragarria da eta bere melodiak afrokaribetar erritmoz eta jazz-harmoniaz janzten ditu bere melodiak. Bere musikak jazz-korronte tradizionalekin bat egiten du nagusiki eta latindar ñabardura kutsakor batek eta bere izaera alai eta bizitasunez betea islatzen duen swing-aren zentzu garaikideak bultzatzen dute.

EOS-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button