MUSIKA

Nomad bandak joko du gaur Gasteizko “Jazz Vital” zikloan

Hilaren 10ean hasi zen Jazz Vital 2018 egitaraua Gasteizen. Lehenengo kontzertu hartan EPV Quartet bandak jo zuen, eta gaur, zikloaren bigarren emanaldia etorriko da Nomad taldearen eskutik. Zikloaren baitan, beste hiru kontzertu egingo dira, ekainaren 7ra bitarte. Vital Fundazioak ondutako ekimenaren hirugarren edizioa da. Zuzenekoak  Vital Fundazioaren aretoan egin ohi dira, 20:00etatik aurrera.

Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko bost musikarik abiatutako egitasmoa da Nomad: Brian Aching (gitarra), Carlos Montull (baxu), Nasim Lopez (batería), Asier Ardaiz (trompeta) eta Jorge Fernandez (pianoa).

Doinu propioak eta itzal handiko jazz musikarien doinuak jotzen ditu boskoteak, tartean, Christian Scott, Adam Rogers, Brian Blade, Jonathan Kreisberg eta Alex Sipiagin.

Zikloa ondoko kontzertuekin osatuko da: Xabier Barrenetxea Trío, maiatzaren 24an; Jesús Guridi Musika Eskolako Konboak, maiatzaren 31n; eta, azkenik, Big Band Berri banda, ekainaren 7an.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button