BESTELAKOAK

Eskubideen alde, “Eman Minutu 1” lehiaketa

Eman Minutu 1 lehiaketak guztiok berdinak garela eta eskubide eta betebehar berberak baditugula aldarrikatu nahi du, eta era berean, inork ezin dituela eskubide horiek saihestu eta, hortaz, eskubideok urratzen diren tokian horiek babesteko ahalegina egin behar dela. Xede horrekin abiatu da ikus-entzunezko lanetarako Eman Minutu 1 lehiaketa.

Lanek emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren sustatzeari, defendatzeari eta/edo eskubide hau urraketa salatzeari buruzkoak izan behar dute, eta edozein hizkuntzatan aurkeztu ahal izango dira, eta honako formatutan: mov, avi, flv, mpeg, mp4.
Gehienez ere minutu batek iraupena izango dute, kreditu-tituluak kontuan hartu gabe. Eta nahi beste ikus-entzunezko lan aurkeztu ahal izango dira.

2016ko otsailaren 1ean bukatuko da izena emateko eta lanak bidaltzeko epea.

Oinarriei, izen emateari edota lehiaketaren aurreko edizioei buruzko informazioa lehiaketaren webgunean dago eskuragarri.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button