MUSIKA

“Harrobia Zuzen” kontzertu programa ostiralean

Ostiral honetan, urtarrilak 13, HR!Z edo Harrobia Zuzen kontzertu programaren zazpigarren emanaldia izango da Donostiako Doka Kafe Antzokian. Zuzenean bi talde ariko dira: Napoka Iria (dark folk, Eibar) eta Physis Versus Nomos (folk rock, Donostia).

Napoka Iriak jendaurrean grabatutako lan berria kalean du. 2005eko izen bereko maketa eta 2008ko 3 kantuz osatutako bigarren maketaz geroztik, ateratako kantu bilduma da Lehertarazi edifizioak (Bonberenea, 2011). Urtarrileko asteburu batean, grabaketa Bergarako Zabalotegira egokitu, ateak publikoari zabaldu eta bi kontzertu eman zituzten kantu zahar, berri eta hainbat bertsio eskainiz. Horietako hamar piezek osatzen dute bilduma, gitarra elektriko bat, akustiko bat eta ahotsen ohiko dantzekin.

Beste aldetik, Beñat Antxustegi musikari donostiarraren bakarkako egitasmoaren ezizena da Physis Versus Nomos. Iaz maketa laburra sareratu ondotik, aurten Zartada eta Ferekaren Artean (Auto-ekoizpena) estreinako lana aurkeztu du. Rock, pop eta folk doinuak nahasteko abilezia du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button