MUSIKA

Napoka Iria, John Berkhout, Cromática Pistona eta Glaukoma

Emanaldi interesgarria ondu du Oarsomusika elkarteak ostegun honetan, abenduak 5, Errenteriako Niessen aretoan: Napoka Iria eta John Berkhout.

Bestalde, Gasteizko Gora Tabernan beste bi kontzertu azpimarragarri ere izango dira asteon: ostegunean, Cromática Pistona eta ostiralean,  berriz, Glaukoma.

Oarsomusika elkartearen arabera, “Napoka Iria eta John Berkhout taldeekin gaualdi goxoa biziko dugu, biak ere disko berriak aurkezten ari dira”. Hala, Napoka Iria bikoteak Arnasten Ikasteko Berriz (Bonberenea Ekintzak) izenburuko lan berria aurkeztuko du. John Berkhout-ek, halaber, Fleet Foxes eta Simon & Garfunkel taldeetatik edaten duten indie-folk kutsuko kantuak aurkeztuko ditu.

Gasteizko Gora Tabernan izango diren kontzertuei dagokienez, Cromática Pistona banda Madrilekoa da, eta swing-jazz jorratzen du, baina ukitu tropikalekin jantzia: ska, mamboa, samba…

Tolosako Glaukoma taldeak, halaber, Vol.2 (Bonberenea Ekintzak) izenburuko lan berria aurkeztuko du: taldeak rap eta reggae estiloak uztartzen ditu bere doinuetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button