EMAKUMEA

Berdintasunerako bide luzea

Euskadiko emakumeak XX. mendean erakusketa martxoaren 3an inauguratuko da Eibarko Portalean.
XX. mendeko Euskal Herrian emakumeen historia aurrerapausoz eta atzerapausoz beteta egon da. Gizartean, lan-munduan, esparru juridiko eta politikoan emakumeek ezagutu duten egoera hauskorra oso lotuta egon da gizartea eraldatu duten aldaketa politikoekin. Emakumearen egoeraren bilakaera historikoa gizarteak, politikak edo erlijioak inposatu nahi izan dituzten “emakume-ereduen” arteko borrokan islatu da, eta emakume eta gizon batzuek “eredu” horien kontra egindako borrokan.

Erakusketa horrek emakumeek beren eskubideen alde eta benetako berdintasuna lortzeko egin duten eta egiten ari diren borroka latza kontatzen du irudi, dokumentu eta objektuen bidez.

Erakusketa-aretoaren beheko aldean, 35 panel egongo dira, 6 ataletan banatuta: Etxeko Aingeruaren eredutik Emakume Modernoaren eredura (1900-1930); II. Errepublika (1931-1936), agertoki berria berdintasunaren bidean; Gerratearen urte ilunak (1936-1939); Frankismoa (1939-1975) –emakumea berriro etxe barrura bueltan; eta Berriro eskubideak berreskuratzen hasi zireneko urteak (1975-1985).

Panelez gain, Udal Artxiboko interes handiko hainbat dokumentu egongo dira ikusgai eta baita Eibarko emakumeen rolarekin lotura duten Armagintza Museoko elementuak ere. Dokumental bat ere ikusi ahal izango da Emakumearen hitza ez da ur gaineko bitsa / Palabra de mujer izenekoa, Eibarko hainbat emakumeren bizi-testigantzak jasotzen dituena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button