MUSIKA

Bikustik bikote akustikoak Elgoibarren joko du

Jon Gurrutxaga eta Patxi Zabaleta musikari elgoibartarrek osatutako Bikustik egitasmoak Elgoibarko Kultur Etxeko Sotoan joko du ostiralean, hilak 11, 23:00etatik aurrera. Emanaldia Sinuöse-k antolatu du.

Bikoteak rock artista klasikoen kantuak moldatzen ditu, formatu akustikoan: Beatles, Queen, Janis Joplin, Led Zeppelin, Creedence Clearwater Revival, eta abar.

Bikustik 2008an eratu zuten Gurrutxagak eta Zabaletak. Biak ala biak eskarmentu handiko musikariak dira, hainbat proiektutan parte hartu baitute, tartean, Arima Beltza, Jon & Sugramas, Kokoteraino edo Andrakan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button