MUSIKA

Leioako Pop Rock Lehiaketaren finalistak iragarri dituzte

Leioako XV. Pop Rock Lehiaketaren antolatzaileek epaimahaiaren erabakia iragarri dute. Hala, finalistak ondokoak izango dira: Metal atalean, The Descent (Bilbo) eta Bullets Of Misery (Gernika), eta Pop-rock sailean, berriz, Mr.Perdigans (Ciudad Real) eta Atikus Finch (Iruña). Lau talde horiek finalean arituko dira, zuzenean, Leioako jaietan.

Euskarazko abestirik onenaren saria, berriz, Hartzak Blues Band (Balmaseda) taldearen Amorrua dastatzen doinuarentzat izan da. Azkenik, Leioako talde onenaren saria Guda Dantza bandak jaso du.

Aurten, 57 taldek parte hartu dute lehiaketan: 41 Pop Rock talde eta 16 Metal talde; 3 Leioakoak, 37 Euskal Herrikoak eta 17 beste jatorri batzuetakoak izan dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button