MUSIKA

“Nafarroako Musika Garaikidearen Jaialdia” abiatuko da hil honetan

Irailaren 14tik 23ra bitarte, Nafarroako Musika Garaikidearen Jaialdia (NAK 2017) egingo da Iruñeko Baluarte, Kondestable Civivoxa , Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorio eta CTL Zentroa aretoetan. Antolatzaileen arabera, “jaialdi hau Nafarroan musika garaikideko lanak estreinatu eta hedatzea ahalbidetzen duten ekimenak sustatze aldera, eta konpositore eta interpreteei lantze aldera sortu zen”.

Egitarauak askotariko ekitaldiak biltzen ditu: lau solasaldi, hiru lantegia eta sei emanaldi. Kontzertuetan, ehun musikaria inguru arituko dira, “besteak beste, Proxima Centauri, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, CMC Garaikideak, Tamhá Ensemble, Silboberri Txistu Elkartea, Pilar Rius Fortea, gitarra-jotzailea, Marie-Bernadette Charrier, saxofoi-jotzailea eta David Hernando Vitores, saxofoi-jotzailea”.

Ostegunean izango da lehenengo kontzertua: Tamhá Ensemble, Kondestable Civivoxean, 19.30ean. Haize instrumentuak jotzen dituzten hiru musikarik eratutako proiektua da. Musika klasiko jotzen dute, eta ikus-entzuleekin interakzioa bilatzen dute.

Ostiralean, halaber, Patxi Damian Rodriguezek tailerra zuzenduko du Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan; Xabier Armendarizek hitzaldia emango du Baluarten; eta, azkenik, kontzertua izango da Baluarte, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren eskutik.

Larunbateko ekitaldiak Kondestable Civivoxean egingo dira: Manuel Gilek Soundpainting tailerra zuzenduko du;  azkenik, Silboberri Txistu Elkarteak hitzaldi eta kontzertua egingo ditu.

Informazio gehiago: pamplonaescultura.es.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button