LITERATURA

Elorriaga, Arretxe, Ateramiñe

Gaur, azaroak 28, Unai Elorriagaren Iazko Hezurrak nobela aurkeztu dute. Nobelako protagonista, Irene Arrias da eta “kezkaz eta obsesioz bizi da: erasoa, tortura, hilketa, bortxa, atentatua, jazarpena, sarraskia, exekuzioa, krimena, gerra hurbil sentitzen ditu bere inguruan. Joera du indarkeriari erreparatzeko, eta arakatu ere egiten du liburuetan, egunkarietan, interneten, baladetan, sehaska kantetan”.

Hauek dira nobelako lehen lerroak: “Irene Arriasek ia zentimetro eta erdiko urratua egin zion amari jaio zenean, Algortan, 1971ko urtarrilaren 25ean. Odol asko eta desberdinak nahastu ziren amaren izterretatik, likido lodi batzuk ere bai beharbada. Gauza da medikuak uste baino denbora gehiago behar izan zuela gero amaren haragiak berriro josteko. Odol tanta batzuk jausi ziren orduan gelako zorura, solidoak ia, eta medikuaren laguntzaile batek zapaldu zituen konturatu barik, apur bat barreiatu ere bai, gehiegi ere ez. Alfredo Borreguero bera, mediku herrena, izan zen Irene Arrias besoetan hartu zuen lehena, garbitu ez bazuen ere. Hori guztia Algorta erdi-erdian, trenbidetik oso hurbil, Avenida del Ejército esaten zioten kalean, Bilboko Basurtuko ospitaleari Hospital Civil del Generalísimo esaten zioten bezala, urte bi geroago Eustakio Mendizabal Txikia hara hiltzera eraman zutenean, bala zulo bat bizkarrean eta beste bat buruan, frontalean sartu eta okzipitalean kanporatu zena”.

Gaur ere, Jon Arretxek gazteentzako Beti iparralderantz lana aurkeztu du. Azken urte hauetan nobela beltza argitaratu du idazle basauriarrak, eta 17 urte pasa dira, Arretxek, Harresi handirantz, haur literaturako liburu arrakastatsua idatzi zuenetik. Lan berri honetan, Drissa, protagonistak, 13 urte ditu eta Malin jaioa da. Europako ateak jotzen edo jo gabe ate gainetik pasatzen diren etorkin horiek, nondik datoz?

Eta azkenik, gaur, Ataramiñe-Euskal Errepresaliatu Politikoen Literatura Koadernoen aurkezpena egin dute Bilbon. Aurtengo uzta honakoa da: Ataramiñe14, 20 preso eta iheslari politikoen lanak; Urte Ilunak. Nelson Mandela, Ekaitz Sirvent presoak euskaratua, eta Ibon Muñoak idaztitako Ainarak herrira itzuliko dira.

Susa, Erein, Ateramiñe

www.literaturakoadernoak.org

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button