BESTELAKOAK

Bilboko Udalaren “Harrapazank” programa on line

Bilboko Udalak eta Topaguneak Bilboko 10 eta 18 urte bitarteko gaztetxoei euskarazko kultur eta aisialdi-jardueratan parte hartzeko eta euskara sustatzeko antolatzen duten Harrapazank kultur programa Harrapazank isindahouse bilakatu da.

“Programak kulturaz gozatu, sorkuntzan murgildu eta euskara indartzeko tailer, ekitaldi eta lehiaketa interesgarriak eskainiko ditu Bilboko gazte euskaldunen etxeetan, apirilaren 20tik maiatzaren amaierara arte, etxean gelditzea ezinbestekoa ez ezik, erakargarria ere izan dadin”.

On line egingo den Harrapazank isindahouse ekimenak, etxetik aritzeko lau aukera prestatu ditu: Klikazank sareko proben lehiaketa (sarean egin beharreko 6 proba dira, astero proba bat, eta lehiaketaren garaileak iphone 8 bat irabaziko du), Harrapazank eszena talentu lehiaketa ezagunaren on line bertsioa (gaztetxoek haien ekitaldien bideo-castingak bidali ahalko dituzte, eta bideo guztien artean, Ylenia Baglietto, Ugaitz Alegria, Xabi Hoo, Iholdi Beristain eta Aritz Mendiola adituek 15 lanik onenak aukeratuko dituzte final-aurrean), Arratsaldeak tailer eskaintza oparoa (apirilaren 25etik maiatzaren 25era bitartean, tailer berri bat eskainiko da hiru egunean behin) eta Harrapazank zuzeneko jaia (Harrapafest on line jaia Instagram plataforman antolatuko da maiatzaren 30ean, 18:00etatik 24:00etara bitartean, Harrapazank komunitateko kide guztien parte-hartzearekin).

Programak hainbat sari banatuko ditu, eta parte hartzeko xehetasunak www.harrapazank.eus  webgunean dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button