IKUS-ENTZUN

“Nafarroa: zinezko herria” film laburren lehiaketa

Nafarroa sustatzeko film laburren lehiaketa ondu dute elkarlanean Endo Comunicación enpresak eta Nafarroako Gobernuko Turismo Sailak. Antolatzaileek hamar gidoi aukeratuko dituzte, eta hamar testu horiek Nafarroako hamar tokitan filmatuko dira irailaren 30 baino lehen, eta gero proiektatu egingo dira sari banaketen ekitaldi batean.

Gidoiak abuztuaren 15a baino lehen bidali beharko dira, eta gehienez hamar minutuko iraupena beharko dute izan. Gaia librea da, baina antolatzaileek proposatutako tokietako batean gertatu beharko da. Lanak euskaraz edo gaztelaniaz aurkez daitezke. Proposamenak originalak eta estreinatu gabeak izango dira.

Sariei dagokienez, lehenengo saria 2.500 eurokoa izango da eta bigarrena, berriz, 1.000. Horiez gain, argazki onena duen lanak 500 euro jasoko ditu, eta ikus-entzuleen film labur gustukoenak beste horrenbeste.

Lehiaketari buruzko xehetasun gehiago: www.navarratierradecine.es.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu