BESTELAKOAK

VII Kultura Feminista Jaialdia

Plazandreok plataformak antolatuta, Feministaldia  abenduaren 13, 14 eta 15ean abiatuko da Denbora, Espazio, Presentzia [eta hitz] parametroekin. Egunotan, Antzoki zaharrean eta Artelekuko aretoetan gauzatuko da.

Ostegunean, Antzoki Zaharrean, 19:30ean,  Marina Abramovic-en lana pantailaratuko dute: The Artist is Present, eta ostiralean, interbentzio urbanoa egingo da Les Souffleurs. Comandos poéticos kolektiboarekin.

Larunbata izango da egunik potoloena. Artelekun gauzatuko diren kontuak honakoak izango dira:
Goizean, sexualitate tailerra: Erotik 2016: un modelo de sexualidad para la innovación social, Nerea Sancho sexologoaren eskutik. Geroago, Irantzu Varelak Mujeres públicas: Herramientas para comunicar en el espacio público tailerra abiatuko du.

Arratsaldean, Bulegoa z/b. (Beatriz Cavia), Plataforma A. (Mª Jose Aranzasti, Txaro Arrazola, Pilar Soberón) eta Helvéticas, Escuela de Escritoras proiektuen aurkezpena egingo da.

Honen ostean, Itxaso Martin Zapirain idazleak Ni, Vera liburua aurkeztuko du. Bertsolaritza izango da hurrengo gaia, horretarako Ainhoa Agirreazaldegi, Uxue Alberdi eta Aitzpea Leizaola feminismoa eta bertsolaritzaz mintzatuko dira.

Jardunaldiak amaitzeko Wha Wha Buga Band taldeak kontzertua eskainiko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button