MUSIKA

Musikologiaren inguruko jardunaldiak, Iruñean

Iruñeko Kondestable civivoxean, eta datorren ostiralera bitartean, ¡Musync! programa antolatu da Nafarroako Goi-mailako Musika Kontserbatorioko Musikologia Sailarekin elkarlanean. Egunotan hainbat ikuskizun, hitzaldi, kontzertu eta proiekzio antolatu dira

Gaur berton abiatuko da ekimena proiekzio batekin: Unos bueyes en el tejado. Darius Milhauden mundu musikala. Musikologiako ikasleek konpositore ikonoklasta bat aurkeztuko dute, eta ezohiko musikagile ironiko bezain poetiko baten lau lan txiki joko dituzte.

Biharko saioa hitzaldi-kontzertua izango da: Guelbenzu (1819-1886). Erromantiko iruindar bat Paris eta Madrilen. Juan Mari Guelbenzuren jaiotzaren bigarren mendeurrenean, artista horren pianorako hainbat lan interpretatuko ditu Rinaldo Zhoken piano-joleak.

Ostegunean, kontzertua programatu da, eta Iruñeko Gazte Orkestrak XX. mendeko lan batzuk haizatuko ditu, hala nola, Gershwin (1928), Barber (1938), Márquezen Danzón n. 2 elektrizatzailea (1994)….
Azken egunean, Gurumbé. Canciones de tu memoria negra izeneko proiekzioa antolatu da. “Amerikako ustiapen komertziala izan zela eta, milaka eta milaka afrikar Espainiara eta Portugalera ekarri zituzten esklabo gisa salduak izateko. Batzuk kolonietara eraman zituzten, eta beste batzuk, berriz, hirietan gelditu ziren. Azken horiek populazio bat sortzen joan, eta gizartean beren lekua egin zuten. Dokumentalak ahanzturatik atera du Afrikako esklabotzak Iberiar Penintsulan izaniko historia”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button