BESTELAKOAK

“Emakumeenganako Indarkeriak Komikietan” erakusketa, Iurretan

Azaroak 25ean ospatzen den Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Eguna da, eta Iurretako Ibarretxe Kultur-Etxeko Areto Nagusian, Skolastika Literatur Zerbitzuak elkartearen laguntzarekin, Emakumeenganako Indarkeriak Komikietan izeneko erakusketa antolatuko dute, azaroaren 23tik 27ra bitartean.

Hortaz datorren astean, komikien irudietan agertzen diren emakumeenganako indarkeria motak ikusi ahal izango dira erakusketan, eta arinkeria hori hobeto ulertu ahal izateko, gazte zein helduentzako bisita gidatuak ere eskainiko dira. Era berean, azaroaren 23an, erakusketa abiatzen den egunean, Josune Muñoz adituak hitzaldia egingo du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button