BESTELAKOAK

Gerd Albrecht-ek estreinakoz zuzenduko du Euskadiko Orkestra

Gerd Albrecht (Essen, 1935) zuzendari alemaniarrak lehendabizikoz zuzenduko du Euskadiko Orkestra (EO) zazpigarren Abonu-programaren baitan. Kontzertuok bihartik otsailaren 1a bitartean egingo dira alemaniarraren zuzendaritzapean. Horretaz gain, programan Petra Froese sopranoak parte hartuko du.

Emanaldiotan James Dillonen White Numbers obraren erabateko estreinaldia egingo dute, Orkestrak bere 30. urteurrena ospatzeko gauzatutako TESELA proiektuaren baitan.
Beste aldetik, berak estreinatutako obra bat dakar: Alexander Zemlinskyren Cymbeline-ren suitea. 1914-15ean konposatua, estreinatu gabe geratu zen lehenengo mundu gerra hasi zenean eta Gerd Albrechtek suite moduan estreinatu zuen 1996an.

Hala, bihar EO Donostiako Kursaal Auditorioan izango da; etzi Gasteizko Principal Antzokian; hilaren 30ean, halaber, Donostiako Kursaal Auditorioan berriro ere, 31n Iruñeko Baluarten eta, azkenik, otsailaren 1ean Bilboko Euskalduna Jauregian.

Orkestrak honako egitaraua interpretatuko du Albrecht zuzendariaren gidaritzapean: J. Dillon, White Numbers (erabateko estreinaldia, TESELA proiektua); E. Schulhoff, 2. Sinfonia; A. Zemlinsky, Cymbeline (suitea), eta L.V. Beethoven, 3. Sinfonia, Heroikoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button