BESTELAKOAK

Arte laborategi irekiak Bizkaian

Artistek eta erakundeek garaturiko egitasmoetan nornahik parte har dezan egin ditu OpenLab-ak edo laborategi irekiak Conexiones improbables-ek. Publikoari irekiak dauden hainbat tailer dira, eta bertan, bederatzi erakundek, artistekin batera, ikusgai egiten dituzte haien egitasmoak.

OpenLabsak Bizkaian azaroak 2tik 5era egingo dira hainbat tokitan. Hala, datorren asteazkenean, azaroak 2, 18:00etan, Her techno h(j)obby: genero eta teknologia tailerra izango da Deustuko Unibertsitateko prentsa aretoan.

Biharamunean, berriz, azaroak 3, Osasun krisia eta errealitate alternatiboa tailerra egingo dute BilbaoArten, 15:30ean. Halaber, larunbatean, azaroak 5, 2030eko Ikastola izenburuko tailerra ondu dute Lauaxeta Ikastolan, 11:00etan.

Tailerren inguruko xehetasun guztiak hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button