MUSIKA

Musikaire, Elorrioko jaialdirik handiena

Elorrio herria musikaren, antzerkiaren eta bestelako ikuskizunen eszenatoki bilakatuko da ekainaren 30tik uztailaren 28ra bitartean, bertan egingo den Musikaire jaialdiarekin.

Musikaire jaialdiaren lehenengo edizioa 1998an izan zen, eta musika klasikoa eskaini zen bakarrik; eliza eta zenbait jauregiren lorategietan ospatu ziren musika klasikoko kontzertuak. Baina, 2001. urtetik aurrera, musika mota ezberdinak eskaintzen dira, eta aurten dantzak, antzerkia eta abar ez dira faltako.

Jaialdiaren helburua, Elorrioko kale, plaza, lorategi, eliza eta ermitetara kalitatezko musika eramatea da, izan ere, Elorrioko ondare artistikoa oso garrantzitsua eta ederra da. Horregatik, ondare hau udako gauetan musikaz gozatzeko eszenario ezin hobea da. Bertan hainbat kontzertu, antzezpen eta erakusketa antolatu dituzte, kaletarron gaueko giroa animatzeko. Jaialdia kalean egiten da eta horixe da beren ezaugarririk handiena.

Musika talde ugarik hartuko dute parte aurtengo jaialdian: Benito Lertxundi, Vieux Farka Touré, Alondra Bentley, Diouke, Hasier Oleaga Quintet,… Bestelako ikuskizunekin gozatzeko aukera ere egongo da, izan ere, Kamaleoia, El nombre de la rosa, Peter Pan lanak oholtzaratuko dituzte.
Erakusketa bat ere antolatuta dago, Noctis Labyrinthus izenekoa.

Ekitaldi guztiak Casajara jauregian, Lariz jauregian, plazan edota Tola jauregian egingo dira, diogun bezala, ekainaren 30tik uztailaren 28ra bitartean.

Non, zer eta noiz begiratu nahi baduzue, hona hemen ekimenaren webgunea: http://musikaire.com/egitaraua/

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu