BESTELAKOAK

Espazioa eta Gorputza

AlhondigaBilbao-ren Arte Bizien programazioak bere hirugarren monografikoa, Espazioa & Gorputza aurkeztu du. Maiatzaren 17tik 19ra espazio eta gorputz fisikoaren arteko elkarrizketa proposatuko da, aurrez aurre ikuspegi desberdinetatik. Horretarako hainbat artista hurbildiko da ekimen honetara: Andre Gingras, Marco Canevacci, Marco Barotti, Teatro Utero, Bridge Markland, Muelle 3, Blanca Ortiga, Martin Padron edo Apostolia Papadamaki.

AlhondigaBilbaotik igorri diguten oharrean Mateo Feijóo komisarioak ekimenaren nondik-norakoak luzatu dizkigu: “Artea salbuespena da, eta gorputza salbuespen horren osagaia da gertaera artistikoa bihurtzen denean. Gorputzak, artearen historian zehar, mezu ugari transmititu ditu, metafisikoak zein sozial eta politikoak. Era berean, giza gorputza desadostasun-objektua izan da garai guztietan. Ikusle batek edertasuna ikusten duen lekuan beste batek itsustasuna ikusten du; batek desira-objektua ikusten duen lekuan beste batek sexu-esplotazioa ikusten du; batek datu zientifikoak ikusten dituen lekuan beste batek efektu estetiko oharkabea ikusten du. Gorputza objektu miretsi eta hilezkor moduan, gorputz zatitu moduan. Gorputz fisikoak gordinean uxatu edo erakarri egiten gaitu beti.



Maiatzaren 17, 18 eta 19an egingo den erakusketa honetan, ibilbidea egingo da espaziotik eta gorputz fisikoetatik. Ikusle huts izatetik interprete izatera igaroko gara, publikotik pribatura igaroko gara, eta alderantziz. Espazioak gurekin eta gure jarrerekin elkarrizketak izango ditu, gorputza objektu, instalazio, bihurtuta ikusiko dugu; gorputza mugimenduan, atsedenean…”

Egun hauetako programa osoa hemen begiratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button