BESTELAKOAK

Euskarak Nafarroan historikoki izan duen agerpenaz

Navarrorum. Euskararen gaineko dokumentu nafarren bi mila urteko ondarea izeneko erakusketa aurkeztu da Nafarroako Errege Artxibo Orokorrean. Erakusketan, “euskarak Nafarroan historikoki izan duen agerpena dokumentuen bidez jasotzen da, Antzinako Erromatik XIX. mendera arte”. Lehen aldiz, dokumentuak kontakizun historiko batez lagunduta erakusten dira, ikuspuntu soziolinguistiko zein dokumental batetik.
Erakusketa interesgarria abenduaren 31 arte ikusi ahalko da.

Navarrorum erakusketak euskarak 2.000 urtetan zehar Nafarroan izan duen garapena dokumentatu nahi du. Nahiz eta idatzizko dokumentu oso gutxi dagoen, mende luzetan zehar euskara hizkuntza nagusia izan da lurraldean, eta horixe bera egiaztatzen dute modu zehatzean erakusketa honetan bildutako dokumentuek. Guztira 36 ale aukeratu dira, lekuko gisa duten balio handiarengatik. Dokumentuak sei bloketan bilduta daude, gaika, eta hizkuntzari buruzko lekuko historikoen bilakaera berari erantzuten diote.

Erakusketak honakoa ondorioztatzen du: euskararen erabateko garrantzia Nafarroako historian, eta Nafarroaren protagonismoa euskararen historian.

Erakusketa Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuak antolatu du eta Euskarabidearen laguntza izan du, ikus-entzunezko edukiak egin dituena, dokumentuak erakusketa amaitu eta gero ere gordetzen direla bermatzeko helburuarekin. Horrela, Nafarroako kultura-ondarea hedatzea nabarmentzen da, hori baita Kulturako Zuzendaritza Nagusiaren funtsezko eginkizunetako bat.

Bisitak abenduaren 31 arte egingo ahalko dira, eta 2018ko urtarriletik aurrera Nafarroako herri askotara eramango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button