BESTELAKOAK

“Harrapazank” programan izena emateko epea zabalik

Euskararen erabilera gazteen artean sustatzeko, Bilboko Udalak antolatu ohi duen Harrapazank egitarauaren 2014ko edizioa abian da; hala, dagoeneko zabalik da izena emateko epea Harrapazank Eszena eta Sortuzank tailerrak ataletan.

Lehenengoan gazteek euren eszena-proposamenak aurkeztu ahalko dituzte, bi kategorian: junior (9-13 urte bitarte) eta senior (14-18 urte  bitarte). “Aurten ere Harrapazank Eszena martxan jarri dugu eta casting-etan zuek aukeratutako eta taldean landutako ikuskizunak aurkezteko aukera izango duzue (antzerkia, dantza, musika, bakarrizketak, txisteak, bertsoak… zuen esku!)”.

Bestalde, Harrapazank programak gazteen gustuko tailerrak ere ondu ditu, horietan parte har dezaten: “Eskaintza berri honen bitartez zuen gustuko ikastaro laburrak dituzue aukeran: graffiti, argazkilaritza, DJ, txalaparta, bitxiak…”. Tailer bakoitzeko, 250 euroko bono-saria izango da partaideen artean zozketatzeko. Bi ekimen horien inguruko xehetasun guztiak: harrapazank.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button