MUSIKA

Amorantek estreinako lana aurkeztuko du gaur Donostian

Amorantek (Iban Urizar Ondarza) bost kantuko lehen lana ondu du, “soinu-postal” formatuan. Formatu berezi horretan bost postal biltzen dira, eta postal bakoitzak kantu bat deskargatzeko kodea dauka; halere, lan osoa musikariaren bandcamp webgunearen bitartez ere eskura daiteke. Amorantek gaur aurketzuko du lan berria Donostiako Garoa Kultur Laben, 19:30etik aurrera.

Soinu-postalok Alaitz Alberdi eta Joseba Agirrezabalagak marraztu eta serigrafiatu dituzte, eta Rafa Rodrigok origamiz eginiko gtun-azal  batean daude gordeak. Gutun-azalaren papera, halaber, Josune Galartzak egin du.

Amorantek ez ezik, hainbat musikarik ere parte hartu dute: Patxi Zabaleta, Naia Membrillera, Aitor Nova, Francesca Romana Di Nicola, Maite Arroitajauregi, Xabier Erkizia eta Niño De Elche; azken horren oihuak, hain zuzen, Oroimenaren Fruitu kantuan entzuten dira.

Grabazioaz, berriz, Xabier Erkizia eta Amorante bera arduratu dira. Diskoa, gainera, hainbat tokitan jaso da: “Elgoibarko Makina Erremintaren Museoa, Elgoibarko Musika Bandaren lokaleko aldagelak, Elgoibarko Musika Eskolako perkusio-gela, San Bartolome eliza, Mursegoren kobazuloa, Donostiako Kalkutako Teresaren lurrazpiko parkinga eta Berako Mik estudioa”.

Diskoan askotariko musikak biltzen dira: Flamenko zantzuak, Latinoamerikako oihartzunak, euskal kantagintza…

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button