BESTELAKOAK

Azkainen “Harriz Harri” lan berezia

Azkaineko Hiriguneak El Teatre de l’Home Dibuixat kataluniar konpainia eta Harriz Harri bere ikusgarria hartuko ditu urtarrilaren 8an asteazkenarekin (15:00etan) eta urtarrilaren 12an igandearekin (11:00etan).

“Egun batez, hondartzan oinutsik ibiltzen nintzela, konturatu nintzen lurra harriz beterik zela. Harriak sailkatzen hasi nintzen eta altxor baliotsu bezala atxikitzen. Harri hauen barnea begiratzen baduzu, harri arrunt bat baino zerbait gehiago ikus dezakezu”.

Isidro Ferrer-ren Piedra a Piedra liburuan inspiratutako ikusgarri honetan, objektu bizigabeen bidez, neska eta mutikoen irudimena pizteko proposamena luzatzen da.

Konpainia Castelló de la Plana hirian sortu zen (Katalunia), 1992. urtean. Helduentzako eta haurrentzako antzezlanak ekoizten ditu. Orain arte, konpainiak, 2.300etik gora antzezpen eskaini ditu Espainian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button