BERTSOTAN

Euskalakariak koplatan

Korrika 17k Euskalakari, koplari izeneko lehiaketa antolatu du Bertsozale Elkartearekin lankidetzan.

AEK-ko euskaltegietako ikasleei eta praktika egitasmoetako lagunei zuzenduriko lehiaketa da eta parte hartu nahi dutenek sei koplaz osatutako bertsoaldi bat idatzi beharko dute (ama begira zazu, ikusi nuenean doinua erabilita), taldeka. Koplak idazterakoan euskalakari baten egunari buruz aritu beharko dute.

Lanak helbidera honetara bidali behar dira, apirilaren 1a baino lehen. Talde irabazleak afariaz edo bazkariaz gozatuko du sagardotegi batean bi bertsolarirekin batera.
Bertsoaldia idaztearekin eta bidaltzearekin nahikoa da, baina bertsolaritzan doinua ere ezinbesteko osagaia denez, parte hartzaileak koplak abestera animatu nahi dituzte. Beraz, grabatu eta bidaltzeko aukera ere izango dute (bideoan grabatuta iristen diren bertsoaldiek puntu gehigarri bat izanen dute).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button