ESZENA

Mikelats dantza taldearen “Ohiturak” ikuskizun berria, Agoitzen

Ohiturak ikuskizun berriarekin dator Mikelats dantza taldea bere 25. urtebetetzean. Hitzordua Agoitzeko Kultur Etxean izango da, bihar, hilak 5, gaueko 21:00etatik aurrera.

Kultur 2019 programaren barruan kokatzen den ikuskizun horrek  industrializazioak izan duen eboluzioaren garapena kontatzen du, bizitzaren iturria den oinarrizko elementua kontakizunaren oinarria izanik: ura. “Bere narrazioa da istorioaren momentu ezberdinetan kokatzen gaituena eta ikuslea bidaia honetan hondoratzen duena”, azaltzen dute dantza taldeko kideek.
“Entzutera ohituta ez gauden ikuspuntu batetik  hortaz, industrializazio prozesuaren eboluzio historiko bat egiten da, haien artean ezberdintzen diren eszenografiarekin eta testuingururatzearekin. Horretarako, istorio eta historiaren haria eramaten  lagunduko duen proiekzio ezberdinez baliatzen da kontakizuna”.

Dantza ikuskizun honetan, euskal dantza tradizionala eta garaikideagoa uztartzen dira, generoaren berrikuntza bilatu nahian, eta bi estiloak fusionatuz. Horretarako, Tamara Hurtado-Leza koreografo eta dantzariaren kolaborazioa izan dute. Proiektu honetan, Hurtado-Lezaren ondoan jardun dute, Leire Leza eta Oihane San Martin zuzendaritza lanetan, Ismael Yagüe zuzendaritza artistikoan eta Igor Martinez eta Ismael Yagüe musikan, ikuskizunerako bereziki sortutako musikaren arduradunak, hain zuzen.

Informazio gehiago, culturanavarra web atarian duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu