MUSIKA

“Mikel Laboraren Adaxka Gazteak”

Mikel Laboaren omenezko jaialdia egingo dute Donostiako Antiguako frontoian, ostiralean, 22:00etatik aurrera. Mikel Laboaren Adaxka Gazteak izenburupean egingo da jaialdia, Antiguako San Juan jaien egitarauaren baitan, eta hainbat sortzailek parte hartuko dute.

Laboaren heriotzaren hamargarren urteurrenaren harira egingo da ekitaldi berezi hori, eta hauexek parte hartuko dute: Ekiza, Mursego eta Javi Manterola (Lisabö), Olatz Salvador, Petti, Unai Pelayo, Iñigo Ozaeta eta Beñat Antxustegi, Xendarineko ahizpak, Zigor DZ eta Miren Lizeaga dantzaria.

Antiguako San Juan jaien barruan, halaber, ostegunean, Oza eta Amorante bakarlarien kontzertuak izango dira DOKA Kafe Antzokian, 21:00etatik aurrera.

Amorante Iban Urizar Ondarza musikariaren proiektua da. Bere jarioan askotariko musikak biltzen dira, tartean, flamenkoa eta Afrikako doinuak. Orain arte bi grabazio plazaratu ditu: bost kantuko “soinu-postala” eta binilozko singlea, bi kantukoa.

Iñigo Ozaeta musikaria dago Oza ezizenaren atzean, Pelax edo Nerabe taldeetako baxu-jotzailea. Oza egitasmoan, bakarrik agertzen da oholtzan, gitarra eta ahotsa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu