MUSIKA

Atlantikaldiaren hamargarren edizioan makina bat jarduera kultural

Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzaturik, Atlantikaldiaren hamargarren edizioa garatuko da irailaren 14tik 17ra arte.
Antolatzaileen arabera, “Atlantikaldiak berdintasun eta aniztasun gisa irudikatzen dituen balioak programazioaren printzipio eta ardatz dira. Bestalde, bizi dugun une honetan, emakumeei, zehazki, kulturaren munduan merezi duten garrantzia emateko aldarrikapena goraka doa, eta zalantzarik gabe, Atlantikaldia bezalako jaialdiak erakusleiho egokia dira horretarako. Ikusgarritasun horri esker artisten garrantzia aldarrikatzen da eta emakume horiek erreferentziazko emakume izango dira, etorkizuneko emakumeak izango diren neskak islatuta ikusi ahal izateko.”

Atlantikaldia jaialdian musika, dantza, artea, literatura, historia eta gastronomiaren inguruko 59 jarduera eta emanaldi programatuta dira Bitakora lelopean.
Lau gune izango ditu jaialdiak: oholtza nagusia Itsasargi Nagusia izango da; emanaldi intimoagoak Herriko Plaza tokian eskainiko dira; Kalekaia artista urbanoentzako espazioa izango da; eta Herrixka, bestelako jarduetarako gunea izango da.

Musikari andana bilduko ditu jaialdiak, tartean honako hauek: Szamana Contraste, Olaia Inziarte, EDE, Yaima Orozco, DJ Rita, Doble & Hugsound, Rebeca Lane, Yassar, Ramada Inn, Olana Liss, Malva Vela, Deñe, Trouble Woman, Eire, Mirua, Etxepe eta Denso.

Horietariko batzuek Itsas Elkarrizketak saioetan hartuko dute parte: Fémina eta Bea eta Idoia Asurmendi; Aywa eta Kimu Txalaparta; Nidia Gongora eta Olaia Inziarte; Bia Ferreira eta Iban Nikolai; eta Rodrigo Cuevas, Dupla eta Hekthorfolk.

Programazio osoa zertan den ikusteko: Atlantikaldia jaialdia

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button