BESTELAKOAK

Bakioko XXVI. Musika Astea abian

Aste honetan zehar luzatuko da urterik urtera pisua irabazten ari den Bakioko Musika Astea. Gaur hasita eta 20ra bitartean musika klasikoak eta ez hain klasikoak bere habia izango dute kostaldeko herrian.

Gaur, arratsaldeko 20:00etan eta Bakioko Andra Mari elizan, kontzertuetako ateak zabalduko dira Cambridge Unibertsitateko Abesbatza den Girton College Chapel Choir taldearekin.

Bihar, Bilbao Contradanza taldearen txanda izango da. Etzi, hilak 19, Classical Jazz Ensemble taldeak joko du eta azkenik, aste musikala itxiko dute Bakioko Abesbatzak eta Skertzo Bikoteak.

Kontzertu guztiak, Andra Mari elizan izango dira, 20:00etan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button