BERTSOTAN

Nafarroako Gazteen Bertso Eskolen Eguna, Lesakan

Maiatzaren 24an, igandean, Lesakako Kultur Etxean, Nafarroako gazteen Bertso Eskolek beren eguna ospatuko dute, ikasturte amaierarekin batera ikasleen elkar-ezagutza handitzeko xedez. Gaur egun,18 urtetik beherako 170 ikaslek lantzen dute bertsolaritza eskola orduz kanpo

Topaketak, 10-15 urte bitarteko ikasleak bilduko ditu, goiz eta arratsaldeko egitarau baten bueltan.

Hala, 12:00etan hasita, bertso-eskola bakoitzak agurra botako du. Ondoren, gaztetxoak protagonistak izango dituen bertso-saioa burutuko da, klasean landutako ariketekin. Eta geroago, Nafarroako Bertsopaper Lehiaketako sari banaketa egingo da.
Arratsaldean, bertsogintzarekin lotutako jolasak antolatu dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button