BESTELAKOAK

Leioako XXV. Argazki Lehiaketa

Nahi duten guztiek parte har dezakete argazki-lehiaketa honetan, betiere, ezarritako modalitateen barruan (zuri-beltza, kolorea, Iphoneografiak edo mugikorrarekin egindako argazkiak). Lanak aurkezteko epea, urriaren 21ean, ostirala, amaituko da.

Gaia edozein izan daiteke, baina lanek originalak eta argitaratu gabeak izan behar dute. Lanek beste lehiaketaren batean saritu gabeak izan behar dute.

Argazkiak derrigorrez aurkeztu beharko dira 2,5 mm-ko lodierako passpartout zuri baten gainean, 30 x 40 cm-ko neurri estandarrean.

Lehiaketara aurkeztutako lanekin batera, inskripzio-orria (beteta eta gutunazal itxian sartuta) edo parte-hartzailearen datuak (izena eta abizenak, helbidea, jaiotze-data, posta-elektronikoa eta telefonoa) jasotzen dituen agiria aurkeztu behar da. Lan bakoitzaren atzealdean izenburua idatziko da. Parte hartzaile bakoitzak, gehienez, hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu, banan-banan edo multzoan.

Lanak posta ziurtatu bidez bidali edo zuzenean entrega daitezke helbide honetan: Kultur Leioa, Jose Ramon Aketxe plaza 11, 4. 48940 LEIOA (Bizkaia).

Lehenengo saria (koloretan), 400 euro eta diploma dira, eta Lehenengo saria (zuri-beltzean), 400 euro eta diploma; hiru argazkitako multzorik onena: 400 euro eta diploma; mugikorrarekin ateratako argazkia: 300 euro eta diploma; eta herriko lanen artean argazkirik onena: 200 euro eta diploma.

Sari-banaketa, 2011ko abenduaren 2an izango da, 18:30ean, Kultur Leioan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button