IKUS-ENTZUN

Daniel Castrok bi film aurkeztuko ditu FASen

Daniel Castro (Iruñea. 1972) zinegileak bi pelikula aurkeztuko ditu asteartean, azaroak 26, Bilboko El Carmen aretoan, 19:45ean: After Shave (2007) lan laburra eta Ilusión (2013) luzea. Proiekzioa FAS zineklubak ondu du, Euskal Gidoigileak elkartearekin lankidetzan.

Ilusión-ek Truffaut eta Woody Allen zinegileen filmografiatik edaten du, eta Castro one man band (gizon orkestra) gisa aritu da filmean; izan ere, berak idatzi, zuzendu eta antzeztu du. Horretaz gain, filmeko kantuak ere berak egin ditu.

FASen arabera, “esperimentua (hala deitu badiezaiokegu) aurrekontu txikiaz ateratzen da aurrera, egile gutxirekin (zuzendariaren laguntxoekin, benetan) eszenatoki gutxi eta asmo gutxirekin. Baina emaitza ezin hobea da.

Castro Informazio Zientzietan lizentziatua da Nafarroako Unibertsitatean eta Madrileko Zinema eta Ikus-entzunezkoaren Eskolak (ECAM) tituluduna da 1998. urtean.

Zuzendari gisa, Sutura (2003), After Shave (2006), 75 metros (2009) eta 3 segundos film laburrak zuzendu ostean, Ilusión luzea estreinatu du aurten.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button