MUSIKA

Metal Fabrikak metal soinuak haizatuko ditu asteburuan

Larunbatean, kontzertu potente antolatu dute Metal Fabrikako kideek, Eraso!, Uckaia, Illenti eta Dj Welder talde eta musikariekin, 21:00etatik aurrera. Laugarren denboraldiari hasiera emango diote modu bikainean, eta oraingoan metal berria, hard-core metal, eta metalcore doinuak jorratuko dituzte gonbidatuek.

Zarautzetik Eraso!  taldea joango da Gernikara Erantzunik Gabe disko arrakastatsuaren 20. urteurrena ospatzen. “Uda honetan Resurrection Fest bezalako jaialdi erraldoietan izan dira eta oraingoan, gurean egingo dute geldialditxoa eta zuzenean ikusteko aukera aparta izango da. Disko oso ajotzeaz gain bere abesti arrakastatsuenak ere izango dira Astrako taula gainean. Momentuz Bizkaian aurkeztu duten data bakarra da” azaldu dute antolatzaileek.

Beraiekin, Arratia ingurutik Uckaia taldea ere hurbilduko da. Beraien hard-core metalarekin zer esan handia ematen ari dira eta “Astrako aramu sareak astintzeko prest daude”.
Aurreko biekin batera, Versus taldearen erroetatik jaio den Ibarrangeluko Illenti taldea arituko da. Hitzordua hori probestuko du taldeak aurkezpen bortitza egiteko.
Azkenik, metal musika momentu oro mantentzeko ardura DJ Welder-en esku egongo da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu