Iruñeko Iturramako civivoxak Zinemako Heroiak zikloa hartu du urriaren 15tik urtarrilaren 28ra. Hortaz, gaur izango da azken saioa. Zikloaren helburua, emakumeak protagonista izanik, bestelako zinema-irakurketak egitea, emakumeen egoeretara hurbiltzea eta zinemaz gozatzea da. “Ziklo honetan, filmek beste ikuspuntu batetik ikusaraziko digute zinema, elkarrizketa eta emakumeen film-unibertsoa aberasten duten beste erreferente batzuen behaketa ahalbidetzen duen ikuspuntutik”.
Gaur, Zinemako Heroiak zikloari amaiera emanez, Rompecabezas (Natalia Smirnoff, 2009) filma pantailaratuko dute, 18:00etan.
Honakoa da filmaren istorioa: “Maria del Carmenek, Buenos Airesko Turdera aldirian bizi den 50 urteko etxeko andreak dohain bat duela jakin du: buru-hausgarriak osatzea. Jarduera horretan buru-belarri murgilduta, Roberto ezagutu du, 60 urteko milioiduna; honen asmoa Alemaniako munduko buru-hausgarrien txapelketan parte hartzea da. Biek jolasean gaindiezina izanen den bikotea osatzea lortu dute”.