IKUS-ENTZUN

Mendi Tour Araba 2018

Mendiko zinemarik onena Gasteizko 6. Mendi Tour Vital-en bilduko da lau egunez eta 9 pelikulekin. Hala, otsailaren 19, 21, 22 eta 23an Bilbao Mendi Film Festivaleko pelikula onenetatik eskainiko dira Arabako hiriburuan.

Gaur berton, otsailak 19, Mountain (Epaimahaiaren Aipamen Berezia BMFF’17) eta The Frozen Road (Zuzendari Onena BMFF’17) filmak eskainiko dira. Asteazkenean, otsailak 21, The Last Honey Hunter (Kultura eta Natura Film Onena BMFF’17) eta Al otro lado de la cuerda pantailaratuko dituzte.
Ostegunean,  sari nagusiaren txanda izango da, Dirtbag: The Legend Of Fred Beckey (Sari Nagusia eta Ikuslegoaren Saria BMFF’17) eta ostean, The Time Within ikusi ahalko da. Azken egunean, otsailak 23, Bonington: Mountaineer (Mendiko Film Onena BMFF’17), Aurrera eta Where The Wild Things Play lanak ikusteko abagunea izango da.

Arabako beste herri batzuetan, Agurainen eta Amurrion, ikusgai izango dira hainbat film ere. Hala martxoaren 7an, asteazkena, Aguraingo hitzordua izango da, eta martxoaren 8an, osteguna, Amurriokoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button