ARTEA

Distrito Foto argazki lehiaketaren hamargarren edizioaren irabazleak

Distrito Foto argazki lehiaketaren hamargarren edizioak, hiriko zortzi barrutietako 1.464 argazki jaso ditu. 1.500 eta 1.000 euro, hurrenez hurren, jaso dituzten lehenengo bi sariak, Emilio Muñozen Cities eta Blanca Abazen Observando la ciudad lanek jaso dituzte, biak ere Deustuko auzoan ateratakoak.
Lehenbiziko bi sariez gain, epaimahaiak 500 euroko saria duten zazpi accesit eman ditu, hiriko barruti bakoitzeko argazki hoberenari eta baita gazteentzako accesit bat ere.

Edizio honetako epaimahaia honako hauek osatuta egon da: Mikel Alonso, argazkilari profesionala; Miguel Ángel Ovejero, UPV/EHU-ko Ikus-entzunezko komunikazio irakaslea eta Josu Andoni Pérez de Viñaspre, Bizkaiko argazkilari profesionalen elkarteko presidentea. Sarien banaketa ekitaldia datorren urriaren 26an burutuko da, 19:00etan, Abando-Barrainkuako udaltegian.

Lehiaketan saria lortu duten argazki guztiak ikusgai egongo dira Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako erakusketa ibiltarien Expodistrito zikloaren barruan. Erakusketa azaroaren 2tik 15era egongo da zabalik, Otxarkoagako Udaltegian, hilabete horretako 16tik 30era Burtsako Udaltegian, eta abenduaren 2tik 15era Begoñako Udaltegian.

Argazkiak Udaleko webgunean kontsultatu ahal izango dira bihartik, aurrera.

MBN Comunicacionek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button