BESTELAKOAK

Portugalete Uri Urena Komiki-Lehiaketa

Otsailaren 23ra bitartean aurkeztu ahalko dira Portugalete Uri Urena Komiki-Lehiaketarako lanak, bertako Santa Klara kulturtegian.

Aurkeztu beharreko lanak zuri-beltzetan edo koloretan izango dira eta ez dute agerian edukiko egilearen izena. Kartazal itxi batean aurkeztuko dira, izenperik eta izenik gabe, baina titulu edo ikurritza dutela. Kartazal horren barruan egileari buruzko datuak jarriko dira (izen-abizenak, telefono zenbakia, adina, helbide osoa, helbide elektronikoa eta NANaren fotokopia).

Obra guztien gaia eta teknika libreak dira baina pertsonaia protagonistek jatorrizkoak izan behar dute, egileak berak sortuak eta argitaratu gabeak. Lehiaketara jatorrizko lana soilik aurkeztu ahalko da. Informatika-teknika bidez sortuak edo landuak jatorrizkotzat joko dira. Lanak beste lehiaketa batzuetan sarituak izan badira ez dira onartuak izango.

Bestelako xehetasunak hemen eskuratu ahal dituzue

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button