MUSIKA

“Musika Bizian” jaialdia asteburu honetan, Galdakaon

Andra Mari Eusko Dantzari Taldeak antolatuta, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Galdakaoko Udalaren laguntzarekin, Musika Bizian jaialdia Galdakaora itzuliko da, eta Siziliako, Kurdistango, Faroe Uharteetako eta Euskal Herriko taldeak aurkeztuko ditu azaroaren 5 eta 6an. Musika emanaldiekin batera, luthier azoka bat eta herriko taldeen eskutik kale animazio musikala ere antolatu dira.

Jaialdiaren zazpigarren edizio horretan, Xabier Solano trikitilariak, Kimua dantza taldeak eta Skakeitan talde donostiarrak osatuko dute euskal ordezkaritza, eta kartela I Beddi talde siziliarrak, Adir Jan musikari kurduak eta Feroe Uharteetako Danny Baldursson abeslariak osatuko dute.

Oraingoan, Galdakaoko Iturriondo plazako eszenatokian, azaroaren 5ean (ostirala) eta 6an (larunbata), karpa handi batean, bost musika-talde arituko dira, horietako bi euskaldunak, eta gainerakoak Sizilia, Kurdistan eta Faroe uharteetatik etorritakoak.

Xabier Solano Maiza trikitilari hernaniarrak irekiko du jaialdia, eta Kimua Dantza Kolektiboa izango du lagun. Skakeitan talde donostiarrak, 2008an Donostian sortutako zortzikoteak, osatuko du aurtengo Musika Bizian jaialdiaren euskal partaidetza. Nola Galdu Denbora da bere laugarren eta azken diskoaren izena. Euskaraz eta gaztelaniaz abestutako abestietan, hasierako ska osagaiak pisu espezifiko pixka bat galdu du eta rapeatutako esaldiak indartu dira.

Kanpoko ordezkaritza oso latitude desberdinetako musikarien esku egongo da: I Beddi, Siziliako musika tradizionala berreskuratzeko asmoarekin 2005ean jaiotako seikotea; Adir Jan, Berlingo Kreuzberg auzoan jaiotako kurdua. Bere musika queer poesiaren, folkaren, mistizismo sufiaren eta rock psikodelikoaren arteko nahasketa da; eta Danny Baldursson, Faroe uharteetako abeslari eta gitarra-jotzailea, mila kontzertu eman dituen musikaria. 2019an Song Writing Award saria irabazi zuen..

Egitaraua ostiralean abiatuko da, azaroak 5, 20:00etatik aurrera, I Beddi siziliarren emanaldiarekin, eta ondoren Xabi Solano Maiza & Kimua Dantza Kolektiboa arituko dira. Larunbatean, azaroaren 6an, ordu berean, Adir Jan musikari kurduak eta Danny Baldurssonek irekiko dute jaialdia, eta Skakeitanek itxiko du egitaraua.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button