BESTELAKOAK

Euskal musika, bertsoak eta antzerkia, San Ferminetan gozagarri

Ostegun honetan, euskal musikak txokoa izango du Iruñeko Takonera parkean 23:30etik aurrera. Berton, Markos Untzeta & Bidelagunak arituko dira. Hiru disko grabatu ditu eibartarrak, rock amerikar klasikotik, bluesetik eta folketik edaten dituztenak, eta iaz kaleratu zuen laugarrena.

Ostiralean, Patata Tropikala antzerki taldeak Azken Eguzkilorea izeneko obra egingo du. Kattalin protagonista mitologian murgilduko da azken eguzkilorea topatzeko, eta hor ere, Mari, Basajaun, Tartalo, eta bestelako pertsonaiekin egingo du topo.

Egun berean, 20:30ean, Julio Soto, Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal eta Xabier Terreros bilduko dira, bertso-saio galanta egiteko prest.

Azkenik, 23:30ean, Euskal Herria eta Kubaren arteko joan-etorriko bidaia proposatuko du La Jodederak. Helburu argi batekin sortu zen taldea: entzuleak dantzan jartzea.

Igandean, Los Galerna taldea arituko da. Lehenengo diskoarekin The Ventures, The Shadows eta surf-rockaren beste hainbat klasikoren tamainako piezak plazaratu zituzten. Taldeak, ikuskizuna ematearekin batera, punk eta rock-and-roll biziena jorratzen du.

Eta uztailaren 13an, zirkua eta dantzak. 18:00etan, Soka! Zirko Antzerkiak Soinalariak izeneko lana ekarriko du, eta gauean, 23:30ean, dantzatzeko era tradizional eta aukera eta gune berriak eskaini nahi dituen AIKO taldearekin, dantzak.

Zezenez gain, euskal kultura San Ferminetan!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button