BERTSOTAN

Bertso-eskolen Topaketa edo BEEEE…EGUNA

Tokian tokiko helduen bertso-eskolen artean harremanak sustatzeko eta bertsoz, festaz, lagun taldeaz gozatzeko, bihar abiatuko da Zarautzen Euskal Herriko bertso-eskolen Topaketa, BEEEE…EGUNA .

Mila kontu prestatu dituzte topaketaren inguruko programan. Eguna, 12:00etan hasiko da bertso-poteo batekin. 14:30ean, bazkaria egongo da Frontoi zineman eta ondoren bertso jarriak. 22:00etan bertako Gaztetxean emanaldi bereziak egongo dira eta azkenik, FAN & GO erromeria taldearekin jaia.

Jon Elizetxe, Nerea Ibarzabal, Jon Maia, Andoni Egaña, Xabi Igoa, Maddi Sarasua, Onintza Enbeita, Oier Aizpurua, Oskar Estanga, Aitor Sarriegi, Etxeberria anaia, Mantxi, Artzaya, Maddalen Arzallus, Maialen Velarde, Markinako Bertso eskola, Baionako bertso eskola, Tolosaldeko bertso eskola, Gabiriko taldea, Unai Muñoa, Ander Lizarralde, Iruñeko euskaldun-berrien bertso eskola, Gasteizko bertso eskola, Malen Amenabar, Jone Larrinaga, Inazio Vidal eta Txaber Ormazabal bertsozaleak hurbilduko dira egun horretan Zarautzera.

Bihar hara bazoazte, ondo pasa!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button